Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0

Jokin Larrañaga, Arabako Diputazioko Euskararen Foru-Zerbitzuko arduradunak Euskonews&Median esanak: "Erosoena litzateke herrialde osorako plan bakarra martxan jartzea. Baina, Araban zortzi koadrila daude, eta euskararen egoera horietako bakoitzean oso diferentea da (...) Egun, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia erabiltzen da udalerri bakoitzean. Plan hori Gipuzkoa edo Bizkaiko herrietara egokitzeko diseinatuta dago, baina Araban ez du balio. Hemen herri batzuetan 500 lagun besterik ez da bizi, eta beraz, saiatu behar dugu diseinatzen herri bakoitzari egokitutako planak, kontuan hartuta herri horiek nolakoak diren. Eta hori egitea ezinezkoa izango da, baldin eta sare bat ez badugu lortzen herriak eta inguruak ezagutzen dituzten pertsonekin. Hori da, hain justu, une honetan esku artean dugun erronka nagusienetakoa".

 

Pantxoa Etxegoinek UKn esanak: "Hemen frantses medio batzuk hartzen dituzu, eta maiz gure kultura agertzen da karta postal batean bezala, oso itxia, zaharkitua, betiko irudiekin… Gu saiatzen gara erakusten eskual kultura modernoa, gaur egiten den kultura bizia, ez bakarrik atzokoa; atzokoan oinarrituta gaurko egiten diren sorkuntzak".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia