Astekaria

 Txandan 

Norekin bizi

Beti izan da horrela, baina egun nabarmenagoa da dirua daukanak erabakitzen duela norekin bizi. Hamaika gazte bueltatu dira gurasoen etxera handik joan eta hilabete gutxira. Batzuk ikasketengatik alde egin zuten eta besteak lanarengatik, baina krisiak, hipotekak, langabeziak… gurasoen etxera bueltarazi ditu, batik bat bikoterik ez dutenak. Familia bihurtu da gazte askoren euskarri ekonomikoa. Beste batzuk, berriz, pisua konpartitzen dute. Etxebizitza partekatzea, beraz, ez da ikasleen kontua bakarrik. Bestetik, gero eta gehiago dira banandurik bizi diren bikoteak bikotekide biek haien lanpostua, eta beraz, etxebizitza, mantendu nahi dutelako. LAT deitzen dituzte: living apart together, alegia bereiz bizi direnak baina elkarrekin daudenak. Familia hauek –batzuek seme-alabak badituzte– ez dira garai batekoak bezalakoak: ez dute bizitoki bera eta ez dute unitate ekonomikoa osatzen. Nolanahi ere, denek ez dute askatasunez erabaki aparte bizitzea. Askori ez zaie beste irtenbiderik geratu eta ezin bestean bizi dira horrela.

Castillo Suarez

Castillo Suarez


2159. alea
2008-11-16
alde 0    kontra 0
Castillo Suarez


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia