Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2159. alea
2008-11-16
alde 0    kontra 0

Jesus Mari Mendizabalek Deian esanak euskalgintzan edota euskal literaturan hautsi beharko litzatekeen mitorik ba ote dagoen galdetutakoan: "Euskara errazarena eta zailarena, bat. Orixeren garaitik dator eztabaida, pentsa! Euskara ikasten arinaiztarrekin konparatzen ditut nik euskaraz irakurtzen arinaiztarrak. Euskal liburu zail gutxi dago; euskaldun (analfabeto?) zaildu gabe asko. Ogi gogorrari hagin zorrotzak: ahiak eta pureak janez beti, apenas den umea lerden haziko eta burujabe heziko".

 

Josu Zabaletak Noticias de Gipuzkoan esanak: "Uste dut hori [Paul Austerren eta Doris Lessing-en liburuak euskaratu berri dira] anekdota baino ez dela. Nolabait ere, Paul Austerrek normalizazio bide bat ireki du, baina oraingoz guztiz anekdotikoa da. Itzultzaile onak badaude eta itzulpenak sortzen ikaragarrizko aurrerakuntza egin da. Itzulpen horien eraginari dagokionez beste sortzaile batzuen artean zabaltzen ari da, baina oraindik ez da zabaldu jende artean. Itzulpenaren kontsumoa normalizatzeko denbora asko falta dela uste dut".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia