Astekaria

 Hiruko Txikian 

Azken biak

Gara Espainiako Futbol Liga Profesionalean. Osasunari dagokionez, bere futbol zelaia, El Sadar, Reyno de Navarra berrizendatu zutenetik ez du parean jo. Buruko minekin hasi eta artatze intentsiboko salara eraman zuten. Kuko Ziganda etxeko sendagilea kanporatu eta sona handiko espainiar bat ekarri dute, Camacho izenekoa, internazionala bera, Espainiaz gain mundu asko korritutakoa. Tratamendu berria eman eta asmatu ezinik dabil, igandero errezeta aldatu eta geroz eta okerrago dago eria. Oraindik ez da koman sartu baina martxa honetan gabonetarako duten diagnostikoa ez diela balio esango digute. Orduan komeriak, Houston urrun baitago, Kamerun baino urrunago. Bizkaia aldean aldiz, otsaila bezain hotza urtarrila, etxean arazoak aski ez eta Espainiako Epoca astekariak portada eskaini dio: ETA a la caza del Atlhetic. Zenbait jokalarien argazkiz itxuratu du kioskotan salmenta hirukoiztu nahi lukeenak. Horrela saritu nahi diote bere zuzendaritzak Raxoiri egin erregalia. Euskal Herritik kanpo jokatzea zaila baldin bazuten orain artean, aurrerantzean metalezko burukoaz eta larruzko belarri estalkiaz ari beharko dira. Euskal Liga Profesionala hurbil daukagu. Euskal Selekzioa ere bai.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2159. alea
2008-11-16
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia