Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zerk ikaratzen ditu beldarrak?

AEBetako Tennesse-n dagoen Vanderbilt Unibertsitateko Ken Catania biologoak saiakera berezia egin du beldarren inguruan. Lurra altzairuzko barra batekin gogor jotzean zergatik beldarrak kanpora ateratzen diren jakitea izan da Cataniaren helburua. Orain arte bi hipotesi izan dira aurrekoa azaltzeko: batetik, euri gogorraren pean daudela uste eta ez itotzeko irteten direla; bestetik, beraiek jatera animaliaren bat datorrelakoan ihes egiten dutela. Ken Cataniak Floridako baso batean egin ditu saiakerak. Egurrezko zutabe bat landatu zuen lurrean, eta altzairuzko barra batekin jo; horrela ikusi zuen ehunka beldar kanporatzen zirela. Aldiz, leku berean ur asko botaz –euri-jasa gogorra bailitzan– beldar gutxi batzuk baino ez zirela irteten ikusi zuen. Biologoak erabilitako teknika ezaguna omen da nekazaritza munduan. Diplocardia mississippiensis izeneko beldar espeziea harrapatzeko eta hain preziatuak diren trufak aurkitzeko erabiltzen da, besteak beste.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2158. alea
2008-11-09
alde 0    kontra 0
Beldarra


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia