Astekaria

 Liburuak 

Malcolm Lowryren poemak euskaraz

Irudia


2158. alea
2008-11-09
alde 0    kontra 0

Batzuen artean ::Senez 35

EIZIE

orrialdeak ::251


Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak argitaratzen duen Senez aldizkariak 35. zenbakia kaleratu du. Edukien artean, besteak beste, Karlos del Olmok itzuli dituen Malcolm Lowryren poemak nabarmentzen dira. Duela bi aste orriotan Amaia Alvarez Uriak mintzagai zuen del Olmok berak itzulitako Sumendiaren azpian nobela. Hura zen orain arte Lowryri euskaratutako testu bakarra, eta aldizkari honetako poemek osatu egingo dute bere obra euskal irakurlearentzat. Gainontzean, azpimarratzekoa da Antton Elosegiri egin dioten elkarrizketa luzea, edo Umberto Ecoren Ia gauza bera esatea liburuaren sarrera, Ander Irizarrek euskaratua; Unai Elorriagak idazlea itzultzaile lanetan jartzearen esperientzia kontatu du eta softwarea lokalizatzeaz idatzi du Silvia Borrás Ginerrek.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza