Astekaria

 Hiruko Txikian 

Hernanin

Zuten topaleku nazka-nazka eginda eta gogaituta dauzkagun gazteek, gure ezinak bere egin nahi ez dituztenak. Eta berriz ere, espainol agintariek Ertzaintza bidali dute herri honentzat Independentzia aldarrikatzea eragotzi diezaieten. Ertzaintza, nola ez, agindutakoa betetzera joan da soldadutzan “lehenik obeditu, gero beharbada pentsatu” espainol armadan guk jasan behar izan genuen idatzi gabeko lege hura. Beti bezain arduratsu bete ere, bertan bildutakoak jipoituz. Biharamun goizean topatu dut ertzain bat –ezagutzen ditudan gutxi oro bezala trafikokoa– ibai ertzetik korrika erritmo geldoan, aspaldi entrenatutako talde bateko jokalaria “ni ez naiz izan” aurpegi kongestionatuan markatua zuela. Gelditu egin zait eta nire osasunaz galdetu dit eguraldiari buruzko komentarioa egin bailitzan. Gogoak Hernanira eraman nau eta une batez ni ere han izan nintzela esateko zorian egon naiz. Gasteizen, Gernikan eta abarretan bai ongi, garai bateko frankisten antzera dena libre, dena alde esan diot kontrolik gabe. Ulertu du. “Ni zerbitzuko nintzen bulegoan” bota dit, “erretiroa hartzeko asmoz nabil, estresatuta”. Jokalari eskas batentzat, pagotxa.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2158. alea
2008-11-09
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia