Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Basoak, karbono bahitzaileak

Eztabaida asko dago ekosistemen inguruan. Horietako batek basoak ditu hizpide: zer da hobe, baso bat dagoen-dagoenean uztea edo ustiapen lur bilakatzea? Ziurrenez ez dago erantzun bakarra, gauza jakina baita basoek airea garbitzen dutela eta ur garbi iturri direla. Ohio-ko Unibertsitateko (AEB) Peter Curtis biologoak Michigan-eko iparraldeko basoetan 1999 eta 2005. urteen artean egindako neurketen inguruko analisia plazaratu du. Horren arabera, baso horietan kilometro koadroko 150 kilogramo karbono “bahitzen” da atmosferatik urtero. Datuak estrapolatuz, Michiganeko basoek ia 350.000 tona karbono bahitu dezakete urtero atmosferatik. Inguruan bizi den populazioak, denbora tarte berean, 573.000 tona karbono (225.000 ibilgailuk urtero botako luketena) isurtzen du atmosferara. Beraz, isuritakoaren %62 garbituko litzateke atmosferatik basoen eraginez.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2158. alea
2008-11-09
alde 0    kontra 0
Basoak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia