Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2008-11-09 -- 2158.zenb

Joxerra Aizpurua

Beldarra

AEBetako Tennesse-n dagoen Vanderbilt Unibertsitateko Ken Catania biologoak saiakera berezia egin du beldarren inguruan. Lurra altzairuzko barra batekin gogor jotzean zergatik beldarrak kanpora ateratzen diren jakitea izan da Cataniaren helburua. Orain arte bi hipotesi izan dira aurrekoa azaltzeko: batetik, euri gogorraren pean daudela uste eta ez itotzeko irteten direla; bestetik, beraiek jatera animaliaren bat datorrelakoan ihes egiten dutela.

Ken Cataniak Floridako baso batean egin ditu saiakerak. Egurrezko zutabe bat landatu zuen lurrean, eta altzairuzko barra batekin jo; horrela ikusi zuen ehunka beldar kanporatzen zirela. Aldiz, leku berean ur asko botaz –euri-jasa gogorra bailitzan– beldar gutxi batzuk baino ez zirela irteten ikusi zuen.

Biologoak erabilitako teknika ezaguna omen da nekazaritza munduan. Diplocardia mississippiensis izeneko beldar espeziea harrapatzeko eta hain preziatuak diren trufak aurkitzeko erabiltzen da, besteak beste.

Joxerra Aizpurua

Basoak

Eztabaida asko dago ekosistemen inguruan. Horietako batek basoak ditu hizpide: zer da hobe, baso bat dagoen-dagoenean uztea edo ustiapen lur bilakatzea? Ziurrenez ez dago erantzun bakarra, gauza jakina baita basoek airea garbitzen dutela eta ur garbi iturri direla.

Ohio-ko Unibertsitateko (AEB) Peter Curtis biologoak Michigan-eko iparraldeko basoetan 1999 eta 2005. urteen artean egindako neurketen inguruko analisia plazaratu du. Horren arabera, baso horietan kilometro koadroko 150 kilogramo karbono “bahitzen” da atmosferatik urtero. Datuak estrapolatuz, Michiganeko basoek ia 350.000 tona karbono bahitu dezakete urtero atmosferatik.
Inguruan bizi den populazioak, denbora tarte berean, 573.000 tona karbono (225.000 ibilgailuk urtero botako luketena) isurtzen du atmosferara. Beraz, isuritakoaren %62 garbituko litzateke atmosferatik basoen eraginez.

Joxerra Aizpurua

AEBetan –non bestela?– garatzen ari diren programa informatikoari esker, akabo adinari buruzko gezurrak. Software berria pertsona baten adina kalkulatzeko gauza izango da haren aurpegia analizatuz. www.amazings.com/ciencia/noticias/221008a.html

Joxerra Aizpurua

Planeta berotzeak mesede egiten die batzuei: Peruko Puca glaziarrak urtero 20 metro egiten du atzera, eta agerian geratzen den lurrean mikrobioak oparo hazten dira, zientzialariek behatu dutenez. www.amazings.com/ciencia/noticias/221008e.html

Joxerra Aizpurua

Beroak uste baino eragin handiagoa du gugan. AEBetan egindako esperimentu batean ikusi denez, gure iritziak aldatu egiten dira eskuetan dugun kafearen tenperaturaren arabera. Zenbat eta beroago, jatorrago iruditzen zaigu aldameneko laguna, esate baterako.
http://ttiki.com/1196

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan