Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Sumendiak, biziaren iturri?

Jeffrey Bada eta haren lankideek Stanley Miller ikerlariaren lanari jarraipena eman eta lortutakoa argitara eman dute Science aldizkarian. Millerrek urte luzetan jardun zuen Chicagoko Unibertsitateko Harold Urey Kimika Nobel Saridunaren laborategian. Stanley Millerrek ez zituen inoiz bere ikerketak argitaratu, baina kasualitatez, Jeffrey Badak jaso zituen Millerrek lanean erabilitako paperak eta tresneriak. Paperetan, Lurreko lehen zelula biziak sumendietatik isuritako molekula organikoetan izan zezaketela jatorria adierazten da; hori frogatzeko hainbat tresna eta lagin sortu eta erabili zituen Millerrek. Haren saiakerak errepasatu dituzte eta ez dute akatsik topatu. Are gehiago, sumendien eragina, antzinako atmosferaren sorreran ez ezik, biziarenean ere uste baino garrantzizkoagoa izan zela gero eta ziurragoa da. Agian hain gutxi ezagutzen den atmosferaren sorrera argitzen denean, garbiago geratuko da sumendien eragina zein izan zen.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2157. alea
2008-11-02
alde 0    kontra 0
Sumendiak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia