Astekaria

 Hiruko Txikian 

Pantaila grisa

Zen, zuri-beltzeko telebista hartan kontraste gutxi zegoen. Martuteneko kartzelako jangelan ikusia: Mexikoko Olinpiadetako 200 metroko lasterketaren podiuma. Bi beltz, zuri bat. Bi iparramerikar eta australiar bat. Irabazlea eta hirugarrena, ukabilak eskularru beltzez gora eta burua makur. Tommie Smith, Peter Norman eta John Carlos. Ikur bat dute hirurek ere bularrean. Ez zen izan mementuko erabakia, geroago jakin genuenez, aldagelan hitz eginda zeukaten eta eskularru parea zutenez, batek eskubia eta besteak ezkerra erabili zituzten beren xedea burutzeko. Urte bat lehenagokoa zen Olinpiadak boikoteatzeko asmoa. Dozena bat kirolari beltzek giza eskubideen aldeko mugimenduari abiada eman zioten. Horietako batzuek, atletak denak, parte hartu zuten. Sekulako emaitzak lortu zituzten 100, 200, 400 metrotako lasterketetan eta luzera jauzian bereziki. Guztiek erabili zituzten eskularru beltzak beren arrazaren aurkako bazterketa munduari erakusteko. Smith eta Carlos Villa Olinpikotik kanporatu zituzten eta betirako ukatuak izan ziren. Normani ere ez zioten utzi parte hartzen Municheko Jokoetan. Eta larrutik ordaindu zuten ekintza hura, hau idazteko ere Internet baliatu behar izan dut, haien izenak hona ekartzeko. Ahanztura latza, gordina.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2157. alea
2008-11-02
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia