Astekaria

 Txandan 

Euskara askatu!?!

Lotuta, bahituta edo giltzaperatuta dagoena soilik aska daiteke. Beraz, euskara askatasunean nahi duela aldarrikatzen duenak euskara orain arte preso egon dela uste du. Kartzelara behartuta joaten da jendea, ez borondatez. Beraz, euskara ere norbaitek hartuko zuen preso. Nork, ordea? Euskararen munduan aritu direnek, noski: euskalgintzakoek eta erakundeetakoek. Hitz batean, euskaltzaleek. Euskaltzale izateko ez dago, berez, ez nazionalista ez abertzale zertan izanik. Orain arte, ordea, nazionalista edo abertzale izan dira euskaltzale gehienak, nahiz orain euskararentzat askatasuna aldarrikatzen dutenen artean bakarren bat badagoen, nazionalista eta abertzale gehienek baino lan gehiago egindakorik euskararen alde. Nazionalismoarekin eta abertzaletasunarekin lotuegia ikusten omen dute aldarrigileek euskara. Egoera oso bestelakoa litzateke, ordea, euskara “askatzen” orain ez, baizik 25, 30 edo 40 urte lehenago hasi izan balira. Euskaraz eta askatasunez bizitzen aspaldi tematu ginenok biziki eskertuko genien hori. Euskarak berak ere bai. Ongi etorri, hala ere, euskararekin lotzea baita euskara askatzeko modu bakarra.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2157. alea
2008-11-02
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Buljifer | 2008-11-04 13:10:34

    Ez dut uste ongi interpretatu duzunik PSEkoen 'askatasun' kontzeptua; haiek ez dute inongo askatasunik aldarrikatzen euskararentzako, euskaraz hitz egiteko norbanakoaren askatasuna besterik ez dute aldarrikatzen. Hau da, nahi izanez gero eta nahi den tamainan egitekoa. Azken finean, betikoa: euskaraz hitz egitea borondatezkoa izatea, ez inori hori eskatzea, ez hizkuntza politikorik egitea eta gaztelania hutsean lasai asko bizitzen jarraitzea, askatasun eta lotsagabekeria osoz.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia