Astekaria

 Bertso berriak 

Ehizari jarriak

I Hego haizeak mugitzen gaitu mendi zale amestiok kaskezurrean gauza bakarra izaten dugu guztiok: zorioneko ehize etorri zaigu beize beretzat dira hizkiok neure gezurrak sinestearren bertsoak jarri dizkiot. II Hegazti batek galdu lezake ganbarako osasuna hainbeste ordu pasa ta gero andamioan zer suma. Ezta afizioa daukagun bizioa: udazkenan ondasuna, udaberriko alerjiaren pareko gaixotasuna. III Misteriorik ezkutuena bada oilagorrarena (poliki xamar sinetsi zazu kontatzen dizuten dena): korrikan hanka bitan, elkarren inbiditan, ea ba zein den onena... Zortea beti besteena ta txakurra norberarena. IV Aldatuz doa Euskal Herriko mendiaren argazkia: paseatzea merkea baita, garbitzea garestia. Ote, sasi ta guzi basurdea nagusi: ilargipeko espia. Baserritarrak bakandu ahala ugaldu zaigun piztia. V Beti haserre ehiztariaren andrea edo senarra: -Hauek orduak etxeratzeko! Ez zera ba, mutilzaharra! -Gaur usoak ginuzten... -Ez ditut ba ikusten! -Pasa zaigu ta edarra: Bota hamabi egin ditugu baina bilatu bakarra. VI Egi osoa esan ezkero ia gureak egin du gezur erdiak funtzio bat du: kontzientzia arindu. Ehiztariei mezua: eskupetako sua bere garaian ixildu eta hori bai, ahal baldin bada kartutxo azalak bildu. Doinua:  Iparragirre abila dela.

Iker Zubeldia

Iker Zubeldia


2157. alea
2008-11-02
alde 0    kontra 0
Iker Zubeldia
(XDZ)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia