Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Bonoboek ehiza maite dute

Gizakiak askotan erabili du “gerra egin ordez, maita ezazu” leloa. Slogana indartu asmoz, askotan animalien hainbat portaera hartu izan dira adibide, eta horien artean bonoboena. Baina Leipzig-eko (Alemania) Max Planck Institutuko ikerlari talde batek egindako azterketen arabera, bonoboei buruz genuen ideia aldatu behar izango dugu. Bonoboek haragia jaten zutela gauza jakina zen, euren hondakinetan antilope, kattagorri edo hainbat karraskariren arrastoak azaldu baitira. Kongon, Salongako Parke Nazionalean, lehen aldiz grabatu dute bonoboen ehiza. Current Biology aldizkarian esaten denez, bonobo talde bat, isilka, zuhaitz multzo batera hurbildu eta bertan bizi ziren tximino txikiak eraso dituzte. Bost erasotik hiru arrakastatsu izan ziren. Portaera hori betidanikoa edo ingurumenean gertatzen ari diren aldaketen ondoriozkoa den aztertzen ari dira, baina argi dago bonoboen zintzo ospea betiko desagertuko dela.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2157. alea
2008-11-02
alde 0    kontra 0
Bonoboak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia