Pago-hesia

Garai batean tokian bertan bizi ohi ziren landareekin sortzen ziren hesiak. Gaur egun, hesiak itxituratarako baino estetika soilagatik gehiago erabiltzen dira. Motz ibiltzen gara, ordea, hesia zein landarerekin egin erabakitzerakoan, ia edozein landare egokia dela jabetu gabe: hagina, gorostia, elorriak, astigarrak... Hona Zeraingo Ostatuko enparantzako hesia: pagoa (fagus sylvatica). Urtaroen arabera nola aldatuko den pentsa!

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2008-10-26
Pago hesia

Argia.com 2012