Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-07-02 14:10:49
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-10-26 -- 2156.zenb

Hizkuntza normalizazioa ikastetxeetan

Eskola aliatu bila dabil

Onintza Irureta

Eskola Hiztun Bila XII. jardunaldia egin berri du Ulibarri programak. EAEko 400dik gora ikastetxek dihardu hizkuntza normalizatzeko programan. Parte-hartzaileek nabarmendu zuten koordinatuta lan egiteak duen garrantzia, gutxienez eskolak berak eta udalak.

Kataluniara atzerritarrak etengabe iristen ari dira. Eskolan katalanaren erabilera kudeatzeko metodoak aldatu behar izan dituzte arrakasta izango badute. Ez dute ordea, hizkuntza isolatuta lantzen, bazterketa soziala eta kulturartekotasuna batu dizkiote hizkuntzari.

Ez da gauza bera Kataluniako errealitatea eta Euskal Herrikoa. Hango etorkin kopurua eta hemengoa ez dira alderagarriak. Alabaina, horrek ez du esan nahi atzerritik datozen haurrak eskolara doazenean, integrazioari dagokionez ezer egitekorik ez dagoenik, euskararen adibidea argia da. Ez alferrik, Irungo (Gipuzkoa) Txingudi ikastolako eta Bizkaiko Mungia Institutuko arduradunek beraien eskoletako kohesio planak azaldu zituzten. Txingudin 2008-2009 ikasturtean ikasleen %6 atzerritarra da eta Mungiako institutuan %20.

Kataluniako kasuari helduz, Dolors Sabater Generalitateko Hezkuntza eta Ingurumen Zerbitzuko teknikariak atzerritar kopuru hori kudeatzeko abian jarritako sistema azaldu zuen (Pla d’entorn izenekoa): aukera berdintasunak, desberdina izateko eskubideak eta hizkuntzaren erabilerak bat egiten dute kulturartekotasunean. Alegia, Kataluniako eskolen erronka ez da bakarra, laukoitza baizik: iritsi berriak integratzea, eskola porrota saihestea, hezkuntza berrikuntza eta katalana erabiltzea. Beste modu batera esanda: Generalitateak aholkulariak ditu hizkuntza gaietarako, kulturartekotasunerako eta bazterketa soziala kudeatzeko. Aholkulariok eskolaz eskola ibiltzen dira lanean, elkarlanean. Sabaterrek zein eredu ez duten nahi adierazi zuen: “Eredu anglosaxoiak aniztasuna errespetatzen du, hainbeste ezen gizartea zatituta dagoen. Frantzia atzerritarrak asimilatzen saiatu da, baina ez du lortu, gizartea zatituta dago. Gu beste zerbait egiten saiatuko gara. Nolabait esateko, etorritakoena errespetatzen saiatuko gara eta ez dezatela etxean gorde”.

Gaztelania/katalana dikotomia apurtu dela dio Sabaterrek. Orain 200dik gora hizkuntza daude Katalunian eta katalana berrindartu egin omen da egoera berri horretan. Alabaina, Sabaterrek, eta baita orain aipatuko dugun Carme Carbonellek ere, mezu bera eman zuten, hots, hizkuntza ezin dela banandu kulturartekotasunetik eta bazterketa sozialetik. Helburua kohesio soziala da.

Remei: 20.000 biztanle, 89 kultura

Vic Bartzelonako udalerria da eta 40.000 inguru biztanle ditu. Erdiak Remei auzoan bizi dira. Duela urte batzuk Marokoko Rif bailarako amazigh kulturakoak –guretzat berbere izenez ezagunagoak– etengabe iristen hasi ziren. Remei auzoko La Sinia eskola gheto bihurtu zen. Carme Carbonell La Sinia eskolako zuzendariak eta beste hainbatek zerbait egiteko premia larria ikusi zuten, eskola hartakoa adibide bat baino ez baitzen. 2008ko datuen arabera 9.075 etorkin daude auzoan, 89 kulturatakoak.

Viceko Udala, Kataluniako Hezkuntza Saila eta auzoko ikastetxe guztien artean lan egitea erabaki zuten, kohesio soziala lortu nahian. Hiru ikasle mota kontuan hartuta –urritasun kognitibo eta motrizitatekoak zituztenak, egoera sozioekonomiko ahulekoak eta katalana menderatzen ez zutenak– auzoko eskola guztietan zortzi plaza gordetzea erabaki zuten. Horixe planaren abiapuntua. Hezitzaile sozialak, hizkuntza irakasleak, gurasoak... eta azkenean auzoa bera proiektuaren parte egin dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan