Datozenei jarriak

I Patera zaharrari tira eta tira kostata heltzen dira batzuk urrutira. Hegazkinez egiten dute besteek bira. ETORkinak etortzen direnak badira zergaitik gaude beti pobreenei begira? II Etorkina ez da hitz ona beharbada: Mundua hala denetik –zintzoak bagara– gizakia izan da askotan nomada: lanera, ezkontzera zein oporretara beti ibili gara hona eta hara. III Nahiz eta korrektoak garela erakutsi, politikoki zuzen gabiltza itsusi. Etorkinenganako sarri dut ikusi errespetu gehiegi ta ulermen gutxi: “Amen: zu hor ni hemen, ta bakean utzi!”. IV Euskara ikasiko balute gustura... Baina eurenik ez dugu hemen hartu gura: “Euren erruz ai ene! Hizkuntza galdu da!” Ez bota pelotarik besteen teilatura, geurea baita geure akatsen ardura. V Kultura berritzaile, hizkuntza sorburu. Herentzia adinaren zama daramagu. Konpartitzea hartu dezagun helburu guretzako bakarrik gordetzen badugu gurekin ehortziko baitugu seguru. VI Lehen gertatuengatik zergatik kezkatu? Ez eskatzeak sarri izorratu gaitu. Baina geuk ematea ez dezagun ahaztu. Zergatik ez pertsonak, kulturak nahastu baietz beraiek beste gu geu aberastu. Doinua:  Espainian behera.

Onintza Enbeita


2008-10-26
Onintza Enbeita
(Iņigo Azkona)


Argia.com 2012