Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Biziaren sorrera hiru dimentsiotan

Zelulaz zelula, ikerlari talde batek ornodun baten enbrioiaren garapena filmatu du lehen aldiz. Zebra-arrain (danio rerio) enbrioia aukeratu dute, hain zuzen, horretarako. EMBLko (Europako Biologia Molekularreko Laborategia) Philipp Keller, Annette Schmidt, Jochen Wittbrodt eta Ernst Stelzer-ek arrautza ernaltzen den unea eta ondoren gertatzen den prozesua filmatu dute. Kellerrek eta haren lankideek animaliaren lehen 24 orduak filmatzea lortu zuten DSML (Digital Scanned Laser Light Sheet Microscope) sisteman oinarrituz. Epe horretan enbrioia zelula bakarra izatetik 20.000 izatera igaro zen, eta bilakabide horretan animaliaren oinarrizko organoen formazioa ikus daiteke. Orain beste enbrioi batzuekin –sagua, igela eta oilaskoa– saiatu nahi dute, bakoitzaren formazioaren patroiak ezartzeko asmoz. Orain arteko saiakerak mikroskopio fluoreszenteen bidez egin izan dira, baina sistema horrek kaltetu egiten ditu eratzen ari diren organoak; aldiz, aipatutako laser sistemak ez du arazorik eragiten organo sortu berrietan.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2156. alea
2008-10-26
alde 0    kontra 0
Zebra arrainen enbrioiak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia