Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-16 17:39:38
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2008-10-26 -- 2156.zenb

Joxerra Aizpurua

Zebra arrainen enbrioiak

Zelulaz zelula, ikerlari talde batek ornodun baten enbrioiaren garapena filmatu du lehen aldiz. Zebra-arrain (danio rerio) enbrioia aukeratu dute, hain zuzen, horretarako. EMBLko (Europako Biologia Molekularreko Laborategia) Philipp Keller, Annette Schmidt, Jochen Wittbrodt eta Ernst Stelzer-ek arrautza ernaltzen den unea eta ondoren gertatzen den prozesua filmatu dute.

Kellerrek eta haren lankideek animaliaren lehen 24 orduak filmatzea lortu zuten DSML (Digital Scanned Laser Light Sheet Microscope) sisteman oinarrituz. Epe horretan enbrioia zelula bakarra izatetik 20.000 izatera igaro zen, eta bilakabide horretan animaliaren oinarrizko organoen formazioa ikus daiteke. Orain beste enbrioi batzuekin –sagua, igela eta oilaskoa– saiatu nahi dute, bakoitzaren formazioaren patroiak ezartzeko asmoz.

Orain arteko saiakerak mikroskopio fluoreszenteen bidez egin izan dira, baina sistema horrek kaltetu egiten ditu eratzen ari diren organoak; aldiz, aipatutako laser sistemak ez du arazorik eragiten organo sortu berrietan.

Joxerra Aizpurua

Marc Mimram-ek diseinatutako zubia

Marc Mimram frantziar arkitektoa etorkizuneko porlana sortzen ari da, zubiek estatiko izateari utzi eta “bizia” izan dezaten.

Urriaren 1ean AEBetako Columbia Unibertsitateak antolatutako hitzaldi-erakusketan, Mimramek munduko lau hiritan –Mosku, New York, Paris eta Shanghai– beste hainbeste zubi bizidun irudikatu zituen. Lafarge taldeak sustatutako azterketan, Mimramek zuntzezko porlana hautatu du zubiak eraikitzeko, haren elastikotasun eta malgutasunak aukera izugarriak eskaintzen baitituzte egungo porlanaren ondoan. Gainera, arkitektoak zarata saihesteko sistema aurreratuak asmatu ditu; zubiotan egingo den guztia garapen iraunkorrean oinarrituko da.

Joxerra Aizpurua

AEBetako akuario batean azken zortzi urtean bizi izan den marrazo eme batek kumea eduki du ar batekin harremanik izan gabe. Nola? http://ttiki.com/1034

Joxerra Aizpurua

Gure proteinek uraren egitura eta propietateak eraldatzen dituzte, zientzialariek esan berri dutenez. Antza, likidorik ezagunena ez dugu uste bezain ongi ezagutzen.  http://ttiki.com/1033

Joxerra Aizpurua

Farmakoak tumoreraino bertaraino eramaten dituzten nano-garraiatzaileak garatu berri dituzte AEBetako laborategi batean. Gure gorputzeko sistema immunologikoa ez da gauza garraiatzaile horiek detektatzeko, eta beraz ezin die bidea oztopatu. http://ttiki.com/1032

Joxerra Aizpurua

Gerrak eta gizaki populazioa handitzeak triskantza eragin du Boli Kostako txinpanzeengan: azken hogei urteotan haien kopurua %90 jaitsi da. http://ttiki.com/1035

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan