Astekaria

 Bertso berriak 

Gotzon Garateri jarriak

I Gotzon zenaren omenez, borondaterik onenez, esaera nahiz izaerari berea emanez… Etorri ahala joanez beti praka-bete lanez: “Ardi galdua atxeman leike; Aldi galdua ez”. II Filologia eskola baten beharra zegola; hasi bazinen zuk ez zenuen etsiko inola. Jo hemen eta jo hola, orain bai argi dagola! “Epaitza ematen zaion aldera jausten da arbola”. III Euskarak duen tamaina bedi arrotzeko aina. Horretarako legea alde behar da estraina. Frantzia eta España, utik biak alajaina! “xinaurrientzat ihintza uholde” gertatzen da baina. IV Behorrak maite moxala irudi unibertsala. Jabetu zaitez zu joatean gelditu gerala “behiaren bosgarren txahala” baldin bagina bezala. Poz bat badugu zure iturritik non edan badala. V “Inoren zer esangoak lotzen dizkigu zangoak”. Korapiloak askatzen daki berezko magoak. Esaera zahar lehengoak, hango, horko, hemengoak… muga guztiak gainditzen ditu zenbaiten gogoak. VI “Apaizaren lapikoa…” “Mahaikoa ez da nahikoa” “Ikusi eta ikasi”aren barne-zimikoa… New York hiri handikoa, Xiberun baserrikoa… Gotzon, mundu bat sortu zenigun geure neurrikoa. Doinua: “Aizak hi mutil mainontzi”.

Andoni Egaña

Andoni Egaña


2155. alea
2008-10-19
alde 0    kontra 0
Andoni Egaña
(Maddi Soroa)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia