Astekaria

 Hiruko Txikian 

El País Vasco...

...sería bonito si no fuese por los putos vascos”. Bidasoa inguruetako taberna bateko komunean irakurria. Ez dut ohiturarik tabernak komuntzat erabiltzeko, baina batzuetan beharrak agintzen du eta holakotan garestiena aukeratzen dut lanak behar bezala burutzeko. Oraingoan txoferrek, garraiolariek erabiltzen duten bat egokitu zait. Ez nuen aukerarik eta tripek libratu nahi zuten. Abiatu naiz. Babel bat ate gibelean eta rotringen arrastoak mezu. Portugaldarren batena, errebindikatiboa hizki gorri larriz. Azpian, boligrafo urdinez, lerro okerrez goian aipaturikoa. Sinpatikoa gaztelarra. Ez dit beherakorik ekarri. Haatik, lehengo astean Gaztelako herrixka bateko gasolindegiko langileak esana ekarri dit gogora: “Bete egidazu”. “Euskaldunak?”. “Bai jauna...” “Hau madrildarren komuna duzu, asteburukoa eta abuztukoa bereziki. Ikusten dituzun etxe itxi guztiak haienak dituzu, eta herritarrak haien zerbitzari. Hemen ez dugu zuek adinako barrabilik bertakoa defendatzeko eta goitik behera egiten digute. Gu ez gaitu krisiak harrapatuko, ito egingo gaitu”. Harritu egin ninduen, ez nuen asmatu deus esaten.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2155. alea
2008-10-19
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia