Astekaria

 Txandan 

Behin sektan...

Behin sektan sarturik ezinezkoa egiten zaie ateratzea, eta ez dute bihurtu nahi, ez egia esan, baina uraren froga egiten zaie, haren gainean hondoratu barik ibiltzen direlarik, eta beste zantzu batzuk ere bai, infamatuak gogor tematzen dira ezetzean eta inoiz konturatu barik ateratzen zaie badirela, nahiz eta hurrengo egunean ustea aldatu eta ezetz esan, baina gero diote beste batzuk ere markaturik daudela eta izenak botatzen dituzte eta inork esan izan du inoiz, deskuidaturik, ezin zezakeela esan. Eta hurrengo egunean galdetu eta ukatu. Horrela izaten dira saioak. Tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela, baina izatez benetan ez direla. Tentuz ibili behar da ha ta guzti be, deabruak limurtzen ditu-ta uka dezaten egia, euren delituak astunagoak izan daitezen sakrilegio horrekin. Baina tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela. * Relación de las maléficas de Cantabria. R.M. Azkuek bildua (bertsio librea).

Igor Estankona

Igor Estankona


2155. alea
2008-10-19
alde 0    kontra 0
Igor Estankona


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia