Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Atungorriaren ibilbideak

Atuna arraindegietan urte osoan topatzen badugu ere, Euskal Herrian atunaren inguruan antolatzen diren festak uda partean izaten dira guztiak. Atunek migrazio-bide oso luzeak egiten dituzte, nahiz eta nagusiki munduko bi leku dira beraien kokaleku nagusiak, hots, Mediterraneoa eta Mexikoko Golkoa. Batean zein bestean jaio izan, atungorriak (Thunnus thynnus) heldutasunera ailegatzean bere jaiotze-lekuetatik irten eta Atlantikorantz jotzen du, eta Mediterraneoan jaiotakoa izan nahiz Mexikoko Golkoan jaiotakoa izan, nahastu eta elkarrekin bizitzen dira ugalketarako adinera heldu arte. AEBetako hainbat unibertsitateko ikerlari-talde batek Jay Rooker eta Barbara Block buru dituela, atunek barne-belarrian dituzten otolito deitu substantzia-bilduma aztertu du. Bertan topatzen diren karbono eta oxigeno kantitateek jaiotze-lekuaren berri adierazten dute ziurtasun handiz. Horrela jakin izan dute Ameriketako uretan aztertutako atunetatik erdia baino gehiago Mediterraneoan jaioa dela. Hori dela eta, Mexikoko Golkoko eta Mediterraneoko atun-populazioak erlazionaturik daudela ondorioztatu dute eta batean gehiegizko arrantza baldin badago, bestean ere populazioaren txikiagotzea gertatuko da. Berri honen garrantzia handia da, zeren eta une honetan eztabaida bizian ari dira arrantza egin nahi dutenak eta nahi ez dutenak.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2155. alea
2008-10-19
alde 0    kontra 0
Atunak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia