2008-10-19 -- 2155.zenb
Bilbo, 1972. EAEko legebiltzarkidea eta EBko sektore kritikoaren burua da. Kontxi Bilbao kidea Eusko Legebiltzarreko mahaiko kargutik kendu zuten egunean berba egin genuen berarekin. Bertan eta hurbil zeuden ere sektore ofizialeko Javier Madrazo eta Antton Karrera buruak.
Oskar Matute EB-Berdeak-eko ildo kritikoaren burua da. Alderdiaren VIII. Biltzarrean izan ziren gorabeherak hizpide hasi gara berbetan: “Diferentziek eragiten dute eguneroko bizitzan noski. Nik neure jarrera daukat, bakoitzak berea, tirabirak ez dira atseginak, baina horregatik ez ditugu lan harremanak apurtzen eta are gutxiago lagun artekoak. Izan ere, nire ildoak sektore ofizialarekiko bestelako iritziak dituelako inork ez du gure jarrera zalantzan ipini. Bakoitzak bereari eusten dio, munduari gerra deklaratu gabe”.
Adituek diote berritzea eta sormena direla enpresek arrakasta izateko gakoak. Desberdintzea da kontua. Horixe egin dute Business Global Conference+i biltzarrean, urriaren 22an eta 23an Bilboko Euskalduna jauregian bilduko diren enpresek: estrategia ezberdinen bidez euren esparruetan nabarmendu.
“Hizkuntza Gutxituen Erronkak Globalizazioaren Aroan” izeneko kongresuan, duela astebete, Bilbon, Suzzane Romaine eskoziarrak hala esan zuen: “Hizkuntzak galtzea giza eskubideen kontrako erasotzat har daiteke, pertsonek ez baitute euren hizkuntza borondatez galtzen. Hala ere, hizkuntz eskubideak giza eskubidetzat hartzeko oraindik asko dago egiteko”.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa