Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-10-19 -- 2155.zenb

Nagore Irazustabarrena

'Afternoon Coffe Break' izeneko margolana

Oxford (Ingalaterra), 1650. Ekialdetik zetorren edabe iluna Europa mendebaldean sartzen hasia zen; Vienan lehen kafetegiak zabaldu zituzten urte batzuk lehenago eta Ingalaterrako unibertsitate nagusietakoa zuen hiriak ez zuen atzean geratu nahi. Kafetegi berriak, ordea, eztabaida piztu zuen. Adimenarentzat ona ote zen likido garratz hura? Baiezkoak berehala irabazi zuen eta XVII. eta XVIII. mendeetan kafea Europa ilustratuaren edari kuttun bilakatu zen.

Kafetegiek jendarteko esparru berria sortu zuten, orotariko berrikuntzak eztabaidatu eta hedatzeko foroa. Tom Standage historialariaren esanetan: “Kafetegiak auto-hezkuntzarako, hausnarketa literario eta filosofikorako, merkatal berrikuntzarako eta, sarritan, asaldura politikorako guneak ziren. Kolektiboki, Europako kafetegiak Arrazoiaren Aroko Internet izan ziren”.

Kafea Etiopian kontsumitzen hasi ziren eta handik mundu islamikora zabaldu zen. XV. mende erdialdean Yemenen sartu zen eta 1510erako Kairon eta Mekan hedatuta zegoen. Europar bidaiariei deigarri gertatu zitzaien gero eta gehiago kontsumitzen zen edabe bizigarria, eta XVII. mende hasieran etxera eramaten hasi ziren. Baina musulman fedegabeengandik jasotako produktuak Aita Santuaren oniritzia behar zuen; Klemente VIII.ak 1605ean dastatu zuen kafea eta, efektuak aztertu ondoren, edateko baimena eman zien eliztarrei.

Kafearen eragin estimulatzailea berehala nabaritu zen kontinente zaharreko ekonomian. Lehenik eta behin, Arabiak kafearen monopolioa galdu zuen Holandaren mesedetan. Kafetegiak negozio gune bilakatu ziren. Society of Lloyds aseguru etxe erraldoia, adibidez, Edward Lloyden tabernan sortu zuten bertako bezeroek. Londresko burtsak 1773an zabaldutako Stock Exchange kafetegian du jatorria eta izena ere hari zor dio.

Kafearen usainean, Diderot eta D’alembert-ek Entziklopediako sarrerak prestatu zituzten, Isaac Newtonek grabitateaz hausnartu zuen eta, nola ez, politikaz luze eztabaidatu zen. 1789ko uztailaren 12an Parisko Café de Foy-n Camille Desmoulins abokatua jendetza adoretzen hasi zen, “armetara, herritarrok!” oihukatuz. Frantziako Iraultza kafe kikara artean piztu zen.

Nagore Irazustabarrena

Casablanca

Franco eta Hollywood batu ditu Oriol Porta zuzendariak orain gutxi estreinatu den dokumental batean. Hollywood contra Franco izeneko erreportajean “batailak zine aretoetan ere egiten direla” erakutsi nahi du egileak. Horretarako hainbat adibide ipintzen ditu. Casablanca filmean esaterako, “1936an Espainian borrokatu zenuen, errepublikarren alde” esaldia aldatu eta “1938an Austriaren anexioaren aurka ahal bezala borrokatu zenuen” ipini zuten gaztelerazko bertsioan. Eta Kilimanjaroko elurrak lanean Francoren soldaduei “errebelde” esaten zitzaien eta honek “nazional” izenondoa hobetsi zuen. 50eko hamarkadatik aurrera Hollywoodek Franco “errespetu” handiagoz tratatu zuela ere azaltzen du dokumentalak.

 

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan