Teknologia

Keinu bidezko lengoaia eskuko telefonoetara ailegatu da

AEBetako Washington Unibertsitateko ikerlari talde batek kalitate oneko bideo bidezko komunikazioa lortu du sakeleko telefonoetan. Ikerketa hori ezinduen komunikazio-bideak hobetzeko asmotan sortu zen, kontuan hartu behar baita gaur egun testu-mezu bidez komunikatu behar dutela. Orain arte bideo teknologia atzeratuta zegoen eskuko telefonoetan, –ez ordea web alorrean–, eta ezinezkoa zen bideoa komunikaziorako erabiltzea. Aldiz, egindako aurrerapausoari esker keinu bidezko komunikazioa errealitatea izango da laster.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2008-10-12


Argia.com 2012