Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Minbizia, edonori egokitu dakiokeen “loteria”

Minbizia da prebalentziarik handieneko gaitzetako bat gaur egun, eta berdin-berdin erasaten die aberatsei nahiz behartsuei. Horrexegatik, eta gaixotasunak jasateko probabilitatea gehitzen duten eta ongi samar identifikatuak dauden arrisku faktoreak gero eta gehiago diren arren, jende gehienak uste du kanpoko baldintzek eragiten dutela batez ere gaitza agertzeko orduan, aldez aurretik kontrolatzeko modukoak diren beste faktoreen gainetik: tabakismoa, fruta eta barazki gutxi hartzea, obesitatea... Horixe da 29 herrialdetan –Euskal Herria barne– 29.925 laguni egindako inkestaren ondorio nagusietakoa. Abuztuan Geneven (Suitzan) egin den Minbiziaren Mundu Kongresuan aurkeztu zen inkesta hori, gizarteak gaixotasun onkologikoen inguruan dituen sinesmenak aztertzeko; eta ikusi dute emaitzak aldatu egiten direla herrialdearen arabera, pertsonen diru-sarreren arabera hain zuzen. Herrialde aberatsetako parte hartzaileen %83k minbizia senda daitekeela uste dute; aldiz, portzentaje hori %52ra jaisten da galdera herri pobreagoetan eginez gero. Gezurra dirudien arren, Interneten garaia bete-betean bizi dugunean, herrialderik pobreenetako biztanleek ez dute beren tratamenduan parte hartze aktiboa izan nahi. Horietako %75ek uste du medikua dela, bera bakarrik, estrategia terapeutiko osoa erabaki behar duena. Beste muturrean, herrialde aberatsetan, %11 besterik ez dira bide hori aukeratzen dutenak, eta aldiz, %43k uste du erabaki hori medikuaren eta gaixoaren artean hartu beharrekoa dela. Minbiziaren Mundu Kongresuan aurkeztutako inkestak agerian utzi ditu jendeak gaixotasunarekin lotuta sumatzen dituen faktoreak. Hor ere alde nabarmenak daude herrialde batetik bestera. Estresa jotzen dute herrialde aberatsetako biztanleek minbiziaren faktore eragiletzat (%57k), edota poluzioaren eraginpean egotea (%78k). Eta lau biztanletik batek arrisku faktoretzat dauka eskuko telefonoa erabiltzea.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2154. alea
2008-10-12
alde 0    kontra 0
Minbizia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia