Astekaria

 Gaiak 

Garaian garaiko

Argiak bere marka berritu du, eta beronekin batera, aldizkariaren azala. Erroak mantenduz, irudi modernoagora egokitu nahi izan dugu. Orain arte egindako ibilbide luzeak erakusten duenez, garaian garaiko lekukoa izaten saiatu gara beti. Bai artez eta bai moldez. Ahalegin horren emaitza duzu, irakurle, zenbaki honekin batera estreinatu dugun azala, eta beronekin batera, gure izatearen ispilutzat jo nahi dugun ikurra. Estetika, gustuak eta beharrak ere aldatu egiten direlako, taxu modernoagoa duen jantzia eman nahi izan diogu gure izenari; gure erroak atzean utziko ez dituen itxura berritua, aurrekoen arrastoa desegingo ez duen irudi gaurkotua. Proiektu eta berrikuntza sorta baten atarikoa duzu marka berri hau, aldizkaria bera eta Argiaren izenean plazaratzen diren beste argitalpenak egokitzera, bateratzera helduko diren aldaketen lehen urratsa.

Garbine Ubeda Goikoetxea

Garbine Ubeda Goikoetxea


2154. alea
2008-10-12
alde 0    kontra 0
Argia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia