Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketa abian da

Galtzaundi elkarteak eta Ibarrako Udalak Galtzakomik lehiaketa antolatu dute. Zuri-beltzean edo koloretan egindako komikiak aurkez daitezke, edozein gairi buruzkoak baina, hori bai, euskara hutsean. Hemezortzi urtetik gorakoen mailan, irabazleak 600 euro jasoko ditu eta bigarrenak 400 euro. Gazteen mailan, aldiz, 400 eta 200 euroko sari bana emango dute. Lanak aurkezteko epea azaroaren 26an amaituko da. Lehiaketaren oinarriak: www.galtzaundi.com.

Jon Torner

Jon Torner


2008-10-12


Argia.com 2012