Astekaria

 Txandan 

Diruaren hotsak

Diruaren hotsak, distirarekin entzun ditugu, batez ere desiratutako hotsa izan denean. Baina beti ahazten zaigu desirak ez duela zerikusirik errealitatearekin. Errealitateak diruarekin nahasita ametsen munduan murgiltzea dakar. Eta hori gaur goizean azkeneko aldiz gertatu zait. Esnatutakoan gogoratu dut gaueko ametsa. Ez da izan amets gaiztoa, ez horixe! Bankariak nire karrikako kantoian bilduta ikusi ditut, bata bestea baino aurpegi goibelagoarekin. Lantuak iristen ziren, lantuek ez zuten metalaren hotsa; barne lantuak ziren. Mozkinak nonbait eten egin dira. Eta gehien gustatu zaidana ene belarrietara zergatiaren zioa izanda: herritarrek iritzi diote etxeen maileguak ez ordaintzea. Eta banketxeek ez dakite zer egin bat-batean bere bulegoetan etxe bildumak gainezka egin duenean. Sukurtsalek armairu trastelekuak dirudite: etxe-atxikiak, dorre luzeak, ganbarak… Eta atarian zuzendariak etxe bat oparitu dit. Esnatu naiz. Etxeko posta jaso dut. Egunkariak hau dio: Europako banku nagusiak dirua utzi die estatuei. Denon diruen hotsak estali du beste behin lantua.

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2154. alea
2008-10-12
alde 0    kontra 0
Juan Ramon Makuso


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia