Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Biologia

Nola irauten dute intsektuek itsas azpian?

Ehunka intsektu motak itsasoan murgildurik igarotzen du bizitzaren zati handia. Orain, John Bush eta Morris Flynn estatubatuar matematikariek intsektuek itsas azpian arnasa nola hartzen duten eta zein sakoneratan murgiltzen diren azaldu dute. Hainbat intsektuk duten estalkiaren ezaugarriengatik, aire burbuilak harrapatzeko aukera dute uretan murgildu aurretik, eta aire burbuila horiek birikarena egiten dute. Batzuetan aldi baterako birika da, hau da, ordu batzuetan baizik erabil ezin daitekeena, baina bestetan hilabete osoak igaro ditzakete ur azpian; Neoplea striola espezieko kideek, adibidez, negu osoa igarotzen dute itsas azpian. Aire biltegia izateaz gain, burbuilek itsasoko uraren oxigenoa zurrupatzeko aukera ematen diete intsektuei. Intsektuek sabelean dituzten ile txiki batzuen bidez harrapatzen dituzte aire burbuilak; gainera, ile horiei eta duten gainazal argizaritsuari esker, arnasa hartzeko dauzkaten zuloak estaltzen dituzte eta horrela itotzea saihesten dute. Beraz, ileen garrantzia izugarria da itsas azpian arnasa hartu ahal izateko. Are gehiago, zenbat eta ile gehiago eduki, orduan eta hobeto harrapatzen dira aire burbuilak, baina ile kopuruak ere muga bat du, gehiegi izanez gero ezinezkoa bailitzateke arnasa hartzea. Matematikariek garatu dituzten ereduen arabera, intsektuak zein sakoneratan murgiltzen diren kalkulatu dute, eta gutxieneko eta gehieneko sakonera daudela uste dute. Orain matematikak agindutakoa frogatzea baino ez da geratzen, natura behatuz.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2154. alea
2008-10-12
alde 0    kontra 0
Intsektua


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia