Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-10-12 -- 2154.zenb

Garbiñe Ubeda Goikoetxea

Argia

Argiak bere marka berritu du, eta beronekin batera, aldizkariaren azala. Erroak mantenduz, irudi modernoagora egokitu nahi izan dugu.

Orain arte egindako ibilbide luzeak erakusten duenez, garaian garaiko lekukoa izaten saiatu gara beti. Bai artez eta bai moldez. Ahalegin horren emaitza duzu, irakurle, zenbaki honekin batera estreinatu dugun azala, eta beronekin batera, gure izatearen ispilutzat jo nahi dugun ikurra. Estetika, gustuak eta beharrak ere aldatu egiten direlako, taxu modernoagoa duen jantzia eman nahi izan diogu gure izenari; gure erroak atzean utziko ez dituen itxura berritua, aurrekoen arrastoa desegingo ez duen irudi gaurkotua.

Proiektu eta berrikuntza sorta baten atarikoa duzu marka berri hau, aldizkaria bera eta Argiaren izenean plazaratzen diren beste argitalpenak egokitzera, bateratzera helduko diren aldaketen lehen urratsa.

Nafarroa Oinez

Uxua Larretxea

Tiko

Atera ezazu mihia! Horra Iruñeko Jaso ikastolak aurtengo Nafarroa Oinezerako egiten digun gonbita. Leloari leial, Jasoko lau ikasle ohi jarri ditugu mihia astintzen. Bakoitzak bere alorrean sona lortu duten ikasle ohiak dira eta euren iritzia eskatu diegu Nafarroan euskarak eta ikastolek duten egoeraren inguruan.

guztia irakurri

Kosmojet

Jon Torner

Kosmojet mahai jolasa

Luditoys enpresak Kosmojet: Izarretako misioa izeneko mahai jolasa aurkeztu du. Lurra birkonkistatzeko, ezinbestekoa izango da norberaren esku dauden armak tentuz erabiltzea.

Luditoys enpresa sortu berriak hartu du Argia Jolasak-en lekukoa. Kosmojet estrategia-jokoarekin eman du lehenengo urratsa, eta etorkizunera begira egin du. 5777. urtea da. Denbora asko pasa da gizakiek Lurra utzi eta Eguzki sistematik kanpo lau inperio sortu zituztenetik, eta bada garaia etxera itzultzeko. Planeta birkonkistatzea dute xede, baina zibilizazio bakoitzak bere nahia inposatu nahi du eta elkarren aurka borrokan hasiko dira. Gutako jokalari bakoitza inperio bateko komandante-buru bihurtuko da. Misio argia izango du: gainerako zibilizazioei aurre hartu eta Eguzki sistema osoaren jabe egitea.

kamara
guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan