I Barajaseko aireportuan irail erdian, ederto, gure hegazkina atzeratu zen lau orduz batez besteko. Inguruari erreparatuz atzerapena tarteko, denbora izan nuen denboran atzera begiratzeko. II – Immigrantea naiz, Gobernuak bidali nahi nau etxera. – Ados, hartzazu diru hau baina segi baino lehen aurrera, pasaportea bota ezazu zakarrontzi barrenera hona ekarri zintuzten amets eta nahiekin batera. III – Hegaizkin hori ziurra da? – Bai, “hegazkin” denen gisara. – Zein ordutan du lurperatzea? – “Lurreratzear” da jada. – Konpainia du Eztandair, noski... – “Spanair” izango da ba! – Bai... Histeria barka ezazu... – Hobe “historia” bada. IV EAE jauna eraman dute aire-komisaldegira EHAK andrea ere aduanan ageri da. Basque Airlineseko hegazkina ez da joango oso urrutira bidaide denak hegazkinean sartzen ez baldin badira. V Olinpiadak amaitu dira, dominen festa akabo, Espainiako jokalariak ez datoz horren oparo. Gehienak triste itzuli dira ezin kopetilunago, dirudienez, Beijing aldean malaletxe asko dago. VI Errugabeoz erruki dira, iragana iragan zen, erruz prestatu digute dena laster airera gaitezen. Erru… siara joango gara? Erru… maniara goazen! A, ez, etxera goaz behingoan, Erru… tinara hain zuzen. Doinua: Amerikatik buelta eginda I.
![]() | Xabier Paya2008-10-12 |