I Sarri zaratak soinuarekin nahikoa alde ez al du? diferentzia nabarmena da, gutxi batzurentzat salbu. Iraila hasten zaigun sasoian ta udak indarra galdu… soinuak berez urritzen dira eta zaratak ugaldu. II Industrialde asko egin da gunetikan aterata. Irailarekin lanera doaz auto pilak ilaraka. Txirrindan gutxi abiatzen da urruntasuna dela-ta, orain autoek sortu ohi dute enpresek hainbat zarata. III Eta zarataz ari garenez goazen autotik motora: motozalea igo daiteke zarataren Olinpora. Sikoanalistei galderatxo bat azaleratuz gustora… Azeleratze zaratarekin nor sentitzen den asko da? IV Suhiltzaile ta anbulantzien sirena hotsek ze gudu! Zabor-biltzaile, belar-moztaile, herri-lan asko ditugu. Baina kexatu ote gintezkeen ez nago oso seguru aurretik “herri” daramanean hobeto onartzen dugu. V Gure auzoko bizi(laguna?) zergatik ez dugu hartzen: egun eta gau, dinbi ta danba etxe-hormak mailukatzen. Gozatzen al du, iltze, puntapax edo bro(n)ka-punttak sartzen? Horren zioaz sikoanalistei galdetzen ez naiz ausartzen. VI Egunotako sentimendua bota dut halabeharrez baina zaratak ez nauka zertan jarri bekoki haserrez. Bizi-seinale ere badela uler bainezake errez: Hil-kutxan ez da zaratarikan, haurra sortzen da nigarrez. Doinua: Andre txarraren bentajak.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa