Astekaria

 Bero-beroan 

Talaian

Euskadiko Kutxaren gardentasuna

Erakunde finantzarioak garden aritzea ez da ohikoa izaten, batez ere euren irudiari negatiboki eragiten dioten datuei buruz hitz egiteko garaian. Gardentasunak, halere, beti edozein erakunderen irudia hobetzen laguntzen du, batez ere finantzarioen kasuan. Horregatik, iragan astean Euskadiko Kutxa erakundearen gardentasun adibidea nabarmenduko dugu oraingoan. Aurtengoa ez da banketxe horren urterik onena izaten ari, kiebra garrantzitsuak eta ordainketa-etendura azpimarragarriak zuzenean eragin baitio. Grupo Mondragón-eko kreditu kooperatibak iragan astean onartu zuen Lehman Brothers-en 162 milioi euro zeuzkala bonotan. Azken hori Ipar Amerikako erakunde finantzario garrantzitsuenetarikoa da eta zabor hipoteken ondorioz orain gutxi porrot egin du. Euskadiko Kutxak, bestalde, Urazca higiezinen enpresaren ordainketa-etendura dela eta beste 73 milioi galdu ditu. Euskadiko Kutxa izan da lehenengo erakunde finantzario euskalduna, eta Espainiar Estatuko lehenengotarikoa, Lehman Brothers-en porrotak ekar diezazkiokeen arriskuak publiko egin dituena. Espainiar Estatuko banku eta aurrezki kutxa ugariri iparamerikar bankuen kiebrak ere eragin diela gauza jakina da; hala ere oraindik ez dute publiko egin galdutako milioi kopurua. Euskadiko Kutxak ziurtatu duenez, egoera honek ez du inongo arriskurik euren bezeroentzat, erosketa hau interes tipoen jaitsieraren operazioetara zuzendu baitzen, eta ez inbertsio fondo, bezeroen pentsio edo baloreetara. Gainera, arrisku horiek estaltzeko beharrezko aurreikuspenak hartu dituela adierazi dute. Euren arriskuak publiko egitearekin Euskadiko Kutxak erakutsitako gardentasuna eta gaurdaino erakutsitako gestio serio eta profesionalak bezeroen konfiantza mantentzen laguntzen dute. Nire konfiantza badute.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2153. alea
2008-10-05
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia