Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Neurologia

Garun alferra, garun txikia

Australiako Sydneyn dagoen Hego Gales Berria unibertsitateko ikerlarien arabera, bizitzan zehar jarduera mental konplexuak egiten ez dituzten pertsonek gainerakoek baino uzkurrago izaten dute garunaren zati bat. Hain zuzen, jarduera mental konplexuak izan dituztenek hipokanpo handiagoa dute. Nahiz eta adinarekin denoi uzkurtzen zaigun hipokanpoa, ariketa mental ugari egin dutenen uzkurdura pertsona arruntagoenaren erdia izan daiteke. Lehen aldiz aztertu da, zientzia-ikerketa batean, garunaren tamaina, eta aurkitutakoak aurrerakada nabaria eragin dezake dementziaren aurkako borrokan. Alzheimerren gaitzaren aurkakoan batez ere, nahikoa onartuta baitago hipokanpo txikia izatea Alzheimerra garatzeko faktorea dela. Azterketan 60 urtetik gorako 50 lagunek parte hartu dute, hiru urtetan. Lanaren arduradun nagusia den Michael Valenzuela doktorearen arabera, farmazia-industria hipokanpoaren uzkurduraren aurkako sendagaia aurkitu bitartean, oso berri ona da norberak bere buruari lagundu diezaiokeela jakitea. Une honetan, ikerlariak arriskua duten helduengan ariketa mental eta fisikoaren eragina aztertzen ari dira.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2153. alea
2008-10-05
alde 0    kontra 0
Garuna


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia