Astekaria

 Txandan 

Kooperatibak

Euskal kooperatiben iparrorratza imajinatu dut eta Joxe Azurmendiren “Arizmendiarrietak etorriko diren ideologiak pentsatzeko klabeak ematen dizkigu: pertsona kooperatiboago bat gizarte kooperatibizatuago batean. Bere buruaren, bere erakundeen, eta batez ere, bere hezkuntzaren jabe izango dena” aipua gogoratu zait. Jarrera hau ez da arrotza kooperatibentzat. Beren burua gobernatzen ohituta daude. Dena den, zuhur ibili behar dute. Etorkizunari bermez heltzeko, badirudi, motibazio ontziak kalitatezko gasolinaz bete beharko direla, eta ez, erdipurdiko erregaiz. Baina tentaldian egon daitezke, saldoko erregaiekin konformatzeko arriskuan. Erremedio iharrak erosteko, alferrikako gastuak egiteko. Euskal mugimendu kooperatiboak, Mondragoekoak, jakin izan du gizartearen erdigunean egon izan diren kezka nagusiekin bat egiten, erakundearen eta pertsonaren ametsen arteko sintonia aurkitzen. Kooperatibismoaren zentzuaz –norantz eta zertarako– gabiltza, ez igandeko plana non egin erabakitzen. Horretarako geure burua auto-mugatu gabe fin pentsatu behar dugu. Eta argi gure erakundeetan zabaltzen ari diren terapiekin. Manualen eta managementaren errezetekin adi. Kontuz hizkuntzaren eta komunikazioaren kilker gogaikarriekin. Osasunaz dihardugu, ez kuranderoez.

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2153. alea
2008-10-05
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia