Astekaria

 Hiruko Txikian 

Oroitzarrez

Beterik bizi gaitu egutegiak. Urteurrenez. Eta ospakizunek aukera ematen digute egunerokotasuna berezia bilakatzeko. Edozerk du garrantzia, eta edozer da egokia publikoa egiteko. Prentsa izaten dugu aliaturik hurbilena eta astero ikasi dezakegu zerbaiten ospatzeko norbaiten interesa. Aski da prentsa deitzea eta argazkiren batez lagundutako kronikaren bat lortzea. Bere alabaren galderari erantzunez, gure osaba Txokolaten erantzuna datorkit gogora: aita, zenbat estropada irabazi zenituen? Bi galdu. Lizarra-Garaziko Akordioa ospatu genuen igandean Garazin. Eragile batzuen bilkura, orduko akordioa berretsi, ikurrinari agurra dantzatu eta etxera. Galdutako estropada ospatzera joana nintzela iruditu zitzaidan. Eta txalupako arraunlari azkarrenen hutsunea nabaritu nuen: EAJ-PNV, ELA, Batasuna, LAB. Erdiko tostatakoak falta lemazaina barne. Berri zenbait zegoen borondatetsu: Iparraldeko Ofizialeak eta Aralar alderdia. Falta zirenak ordezkatzeko ez aski. Eta orain hamar urte arraunean batera egiteko ordez traboka ibili baginen, orain tostak betetzeko lain arraunlari ez delarik, nekez ibilaraziko dugu txalupa. Borondatea ez da aski. Tripulazioa osatu eta entrenatu egin behar da. Gogor eta fundamentuz.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2152. alea
2008-09-28
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia