Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Maider Segurola

“Neure burua ‘positive bomb’ bilakatu nahi dut”

Euskal Herriko eta nazioarteko musikarien hitzak erabiliz heldu dio galdetegi maltzurrari, halere erantzun zehatzak topa daitezke lerro artean irakurriz gero. Euskadi Gazteari egiten zaizkion kritika latzen artetik –besteak beste, irrati hortera eta espainiarra dela, hala musika hautaketan nola esatarien hizkeran– zein iruditzen zaizu injustuena? “Esaiguzu zein den zure ideia, ezberdinak izan gaitezen. Noren kontra zauden baino gehiago, zer egiteko prest”. (Berri Txarrak). Eta justuena? “Palabras más, palabras más, es lo de siempre”. (Los Rodríguez). Zure lanean aritzeko zenbateraino da komenigarria musika-gustua oso garaturik izatea? “Kolore kolore ta gustu guztiak, denontzat denontzat ez dira berdinak”. (Zaldibobo). Zurea nola aldatu da urte hauetan? “Ikusi eta ikasi eta ondo entzun, hobeto heldu, hobeto heldu”. (Delirium Tremens). Esadazu: lehen gustukoa ez zeneukan, baina orain maite duzun kantaria... “Maite zaitut, maite maite zaitut, pila pila pila patata tortilla”. (Pirritx eta Porrotx). Telebistan ere aritzen zara bideo-klip aurkezle. Robot batek bezala besoak mugitzea, zertan da cool edo modernoa? “1, el breikindanse; 2, el crusaito; 3, el maikel jakson; 4, el robocop”. (R. Chiquilicuatre). Gazte askorengan euskañola da nagusi. Euskara gaztea gero eta zulatuago, ala gero eta osatuago ikusten al duzu? “Neure burua positive bomb, bilakatu nahi dut positive bomb, pentsatu nahi dut positive bomb, eztanda egingo dut positive bomb”. (Joxe Ripiau). Euskal Musika Gaztea dela-eta, galdera bera. “Zenbat arazo ditu gaur Euskal Herriak, asko xamar oraindik balitu erdiak. Zenbat galdera ditu gaur Euskal Herriak, nahiago nuke bihar balitu erdiak”. (Tapia ta Leturia). Esadazu: oharkabean pasa den euskal talde edo bakarlari bat, gehiago merezi zuen arren... “Xumea naiz itxuraz, xumea naiz egiaz, udaberriko gramin harrotuen antzera”. (Txuma Murugarren). Jakin dut Lasarteko gazteek “pikadero” modura erabiltzen duzuen tokiari “hipodromo” deitzen diozuela! “Eta prakak ezin kendu, ezin izango dot inoiz ahaztu, ezin kendu alkondarie sofaren gainen etzunde”. (Gatibu).

Irudia

Fermin Etxegoien


2152. alea
2008-09-28
alde 0    kontra 0
Maider Segurola
(Dani Blanco)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia