2008-09-28 -- 2152.zenb
Oñati, 1966. “Gipuzkoako kirola goren graduan dago munduan. Olinpiar Jokoetan hamahiru lagun izan dira zortzi modalitate ezberdinetan, baita Joko Paralinpikoetan beste bost ere, arrakasta handiz. Kontua ez da soilik futbol taldea, baina hara, Reala lehen mailan balego askoz hobe” adierazi digu Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol diputatuak. Kirola politika gaia izanda ere, geure politikaren goi mailako gaiez jardun dugu Gipuzkoako EAko lehendakari Iñaki Galdosekin.
Bilboko Arte Ederretako Museoan lotu naiz Karmele Rotaetxerekin (Bilbo, 1932); kafetegian, zehazki. Ebakia eta ur basoa eskatu du beretzat, baina gaztelaniaz. Harritu egin nau horrek Ohorezko Euskaltzaina den neurrian, eta are gehiago zerbitzaria gaztea dela kontuan hartuta. “Hiriak ez dira euskaldundu”, esango dit gero.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa