Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Teknologia

Mingaina gidari

Georgiako (AEB) Teknologia Institutuko ingeniari talde batek mingainaren higiduran oinarritzen den sistema asmatu du, tetraplegikoei laguntzeko. Hala, tetraplegikoek aulki motorizatu eta higigarria gidatzeko aukera izango dute, mingaina mugituz. Sistema berriari Tongue Drive deritzo. Mingainean iman txiki bat ezartzen da eta ahoaren alboetan instalaturik dauden bi hargailuek eremu magnetikoaren aldaketak detektatzen dituzte, mingaina benetako joystick bilakatuz. Proiektua Christopher and Dana Reeve Foundation delakoak finantzatu du. Bertan parte hartu duen Maysam Ghovanloo ikerlariaren arabera, “eskuen edota hanken ordez mingaina aukeratzearen arrazoia, hura garunarekin kranio-nerbioaren bidez zuzenean konektaturik egotea da, nerbio hori istripuetan kalte gutxien izaten duen gorputz atala izaten baita. Gainera, mingainaren mugimenduak azkarrak eta zehatzak izaten dira, eta ez dute erabiltzailearen arreta berezirik behar”. Kontuak kontu, egindako lehen proben emaitza oso ona izan da. Une honetan, Tongue Drive sistema kudeatzen duen softwarea hobetzen ari dira.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2151. alea
2008-09-21
alde 0    kontra 0
Tongue drive


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia