Astekaria

 Liburuak 

Izana esanetan, hitzak orbainetan

Irudia

Pilar Iparragirre


2151. alea
2008-09-21
alde 0    kontra 0

Karmele Igartua ::Hitzak orbainetan

Euskaltzaindia, BBK Fundazioa

orrialdeak ::80

prezioa ::5€

Horrela azaldu du Karmele Igartuak (Aretxabaleta, 1959) iaz Felipe Arrese saria eskuratzera eraman zuen olerki bildumako lagin batean zer den poesia: Poesia da laburpena. Bizitzarena/ Pentsamendu oso bat zehatza, zehaztua/ Hitz bakoitzak aukeratua behar du,/ koma bakoitzak hausnartua./ Eta, hitz egiten duten isiluneak. –zer eta nola–./ Poesia da laburpena: izana esanetan/ eta batzuetan/ orbainak hitzetan. Olerki bilduma hau zazpi ataletan banatua dago: Ernaltze hartatik, Laztanka, Isilak dio, Esku ahurrean, Arnasa bat, Zirrara, eta Libertatea. Egileak zer eta nola galderen erantzunak ditu bizi ardatz. Hala ere, ohartarazi du: Ez dizkinat esango/ ez direnak;/ eta diren guztiak/ ezin esango dizkinat; eta bazakinat,/ esan gabekoen artean/ izango ditun/ esan nahiko nizkinakeen/ nireenak,/ eta ederrenak;/ horiexek zitunan/ hiretzat gordeak nituenak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | tere | 2008-09-22 18:03:41

    Benetan liburu ederra iruditu zait. Bai formari dagokionez, hitzen artetik esanarazten duenagatik eta elkarrizketa eta narrazioaren erabileragatik

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza