Astekaria

 Bero-beroan 

Euskaltegien ikasturte berria

40.000 ikasle inguru espero dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan, alegia, iaz baino milaka batzuk gehiago. 2007-2008 ikasturtean 36.384 matrikula izan ziren. Euskaltegiek aurten izango duten berrikuntza azpimarragarrienetakoa da euskarazko tituluen konbalidazioa. Eusko Jaurlaritzak joan den apirilean onartu zuen dekretua eta horri esker euskarazko tituluak Europako Markoarekin parekatu eta elkarrekin baliokidetu ditu. Euskaltegi homologatuen sarean, 107 euskaltegi daude, horietatik 39 udal euskaltegiak, 60 pribatu homologatuak eta 8 autoikaskuntzako zentroak. Batez beste 35 urte ditu ikasleak, % 69 emakumezkoak dira eta % 31 gizonezkoak. % 27 langile espezializatuak, liberal edo teknikoak dira, % 20 enplegatu publikoak, % 18 ikasleak eta % 9 irakasleak. Gainerako % 28 hainbat lanbidetakoak eta espezializatu gabekoak dira.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2151. alea
2008-09-21
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia