Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Etologia

Otsoek arraina maite dute

Kanadako Raincoast Conservation fundazioko biologoek Canis lupus otso-espeziearen portaera aztertu dute. Horretarako, otsoen gorotzak aztertzeaz gain, animalia ugariren hondakinak aztertu dituzte. Urteko sasoi gehienetan oreina da otsoen jaki preziatuena, baina udazkenean aldatu egiten dituzte ohiturak eta ibaietan gora doazen izokinak dira gehien maite duten jakia. Izan ere, izokin kantitate handiak kontsumitzen dituzte. Ohitura hori orein populazioaren gorabeherekin lotzen bazen ere, beste arrazoi batzuk ditu, BMC ecology aldizkarian ikertzaile batzuek adierazi dutenez. Lehena arriskua bera da: oreinek askotan zauritu dituzte otsoak adarrez, eta larriki askotan; bigarren arrazoia izokin haragiaren elikagai-balioa da, otsoek behar duten gantza eta energia eskaintzen baitie. Ondorioz, izokinek jasaten duten gain-arrantzak eta haztegietan sortzen diren gaixotasunek arriskuan jar dezakete otsoen populazioa.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2151. alea
2008-09-21
alde 0    kontra 0
Otsoek arraina maite dute


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia