Coronita euskalduna

Coronita
Elizondo (Nafarroa), 1860. Braulio Iriarte Goienetxe jaio zen Txokoto auzoan, laborari familia batean. 1877an, 17 urte zituela eta inolako hezkuntza akademikorik, lanbiderik eta ondasunik gabe, Mexikora abiatu zen. Okindegi batean lanean hasi eta, mende laurden geroago, XX. mendean sartuta, 80 okindegiren jabe zen. Ondoren, irinaren negozioan sartu zen: Fermin Etxandi eta Juan Oteiza nafarrekin batera Euskaro errota ipini zuen martxan, eta Agustin Jauregi eta Jose Larregi ilobekin, Beti-Ona errota.

Mexikar Iraultzaren garaian, 1913an, Iriartek ogiarekin zerikusia zuen hirugarren negozio bide bat ireki zuen, legamiarena. Levadura Comprimida Leviatan elkartea sortu zuen, beste nafar batzuek lagunduta. Tankera horretako Mexikoko lehen enpresa izan zen, ordura arte ogia egiteko legamia ez baitzen herrialde osoan egiten eta Iraultza bitartean, Estatu Batuetatik ekarri behar izaten zuten produktu hori.

Jarduera horiei esker nahikoa kapital bilduta, 1922ko martxoaren 8an Cervecería Modelo enpresa sortu zuen Iriartek. Elkartea osatzeko, baztandarrak Mexikoko espainiar koloniako enpresaburu indartsuenak bildu zituen. Bera izan zen administrazio kontseiluko presidentea, enpresa sortu eta bere heriotzara arte (1922-1932) eta berak jarri zituen, kapitalaren zati handi batez gain, fabrika eraikitzeko lurrak. Baina enpresa jaio eta zortzi hilabetera, 1922ko azaroan, konpainia jaioberria krisiak jota zegoen. Kapitalak behera egin zuen eta akziodunak nahiz administrazio kontseilua goitik behera aldatu behar izan zituzten.

Ia espainiar enpresari guztiek ihes egin zioten eta Iriartek enpresari txiki nafarrengana jo zuen hasierako urte gogorrei aurre egin ahal izateko. Marcelino Zugarramurdi, Francisco Cilveti, Martin Oianburu, Andres Barberena, Fermin Buades, Pedro Magirena, Victoriano Loperena, Segundo Minondo, Jose Olabe eta Pedro Etxenikek hartu zituzten garagardo enpresaren kargurik garrantzitsuenak. Eta, Leviatango etekinak proiektu berria finantzatzeko erabiliz, 1925ean fabrikaren ateak zabaltzea izan zuten.

“Fabrika ederraren inaugurazioa 1925ean egin zen eta bertan izan zen Mexikoko Errepublikako presidente Plutarco Elías Calles jauna, kabinete osoak lagunduta”, zioen El Sol egunkari espainiarrak. Modelo, Negra Modelo eta Corona garagardoak ekoizten hasi ziren.

Iriarte hil zenean, nafarren kontrol aroa bukatu zen eta Pablo Díez buru zutela, leondarren txanda iritsi zen. Díez 1971n hil zenerako, Modelo oso zabaldua zegoen, besteak beste, Felix Aranburuzabala eskoriatzarraren lanari esker. Haren seme Pablo Aranburuzabala izan zen, ondoren, konpainiako presidenteorde eta 1995etik aurrera, biloba Maria Asuncion Aranburuzabalak dauka kargu hori. Mexikoko enpresa munduan gizonek zuten hegemonia hautsi du eta Reina de la Corona (koroaren erregina) esaten diote. Modelo Mexikoko garagardo enpresa nagusia da gaur egun, eta Corona garagardoa munduan gehien edaten diren garagardoen artean laugarrena da.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude