Astekaria

 Ezpalak 

Abarrak

Garai historikoak zinemaren antologiara eramanda

Che El Argentino. Zuzendaria: Steven Soderbergh Zineman sartzean Cheri maileguz hartu nion azken esaldia neraman buruan: “Ezagutzak arduratsuagoak egiten gaitu”. Biografia irakurri nuen karteldegian. Uste nuen, filma, Che bera bezala, Bolivian amaituko zela. Filma Fidel Castro Habanan garaile sartzean amaitzen da ordea. Steven Soderbergh zuzendariak bi partetan eraiki du pelikula: txuri-beltzean eta kolorean. Bi garai eta egoera historikoak kronologikoki nabarmen bereiziz. Filmaren eraketa egokia da oso, eta Ernesto Che Guevarak Nazio Batuen Erakundean (NBE) egin zuen agerraldi historikoaren erreprodukzioa bikaina, nire gustuko. Benicio del Tororen lehen argazkia, plano hurbila, Che bera zela sinestarazi zidan. New Yorkeko eta NBEeko Cheren agerraldiak, hitzaldiak barne, antologikoak izan ziren. Soderberghek eta Del Torok une historiko hura zinemaren antologiara eraman dute. Honek guztiak ez du beste partea, kolorezkoa, gutxiesten. Alabaina, inpresio batzuk emanen ditut kontrasterako. Del Tororen interpretazioa bikaina iruditzen zait. Gaztelania ez omen du ama hizkuntza, alta, zinez rol ttukuna jokatu du, jatorrizko hizkuntzan filmatu izanak asko hobesten du filma. Ingelesez edo beste hizkuntza batean entzutean asko galduko du, nire ustez. Cheren ideologia ondo baino hobeto adierazia da txuri-beltzeko zatian hala nola kolorezkoan. Filma oso ondo filmatuta dago, berriz diot. Historiari fidel da. Fidel Castroren rolean ari den aktorea parodiaren muga-mugan badabil ere, nire gustuko. Alta bada, filma iraultzara eta ideologiara mugatua ote den nago. Che edo Castroren ideologiak arrazoiz kritikatu izan du indibidualismoa, hots, norbanakoaren askatasun mugagabea. Alabaina, naski, filmari, teoria marxistari legez, –nire ezjakintasunean diot–, norbanakoaren baitan –Cherenean, kasurako– gehiago arakatzea falta zaio. Gerora jakin nuen Soderberghek bigarren parte bat egina duela, Guerrilla izenekoa. Ikusiko! Mende erdia bete duen iraultza XIX. Mendean hasi ote zen inpresioarekin utzi nuen zinema. Baina, hara, Fidel Castro, Kuba eta Iraultza mende honetakoak dira.

Mikel Asurmendi

Mikel Asurmendi


2151. alea
2008-09-21
alde 0    kontra 0
Che, el argentino


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia