Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zientzia

Entzumena birsortu

Jakin badakigu gorreria gure barne-belarrian gertatzen denean ia itzulezinezko egoera baten aurrean gaudela. Baina hori aldatu egin liteke, berriki AEBetako Oregoneko unibertsitateko John Brigandek zuzendutako ikerketaren emaitzen arabera. Nature aldizkarian adierazi dutenez, saguen enbrioietan posible omen da zelula ziliarrak sortzea. Zelula horiek barne-belarrian daude, eta zilioek jasotako bibrazioak pultsu nerbioso bilakatzen dute. Pultsu hori garunera garraiatzen denean, soinu bilakatzen da. Aipatutako zelula ziliarren ondoan beste zelula ziliar batzuk badaude, gure oreka mantentzeko balio dutenak. Ugaztunongan jaiotzez finkatzen da zelula ziliar kopurua, eta gerora, istripu baten bidez, adibidez, galtzen direnak ezin dira birsortu. Ikerketak oso bide interesgarria zabaldu du sortzetiko gorreria dutenentzat. Agian, umetokian dauden bitartean zelulak birsortu baitaitezke, saguekin egiten den bezala.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2150. alea
2008-09-14
alde 0    kontra 0
Barne belarria


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia