Astekaria

 Txandan 

Segurtasun sarea

Auskalo egia ote den baina mundu guztiak aho batez onartzen du euskal industria ingurukoa baino hobeto ari zaiola krisialdiari aurre egiten. Zergatik ote, ordea? Erantzunak hainbat izan daitezke baina bat, batez ere bat, euskal enpresaren nazioarteko merkatuaren aldeko apustua da. Duela hamabost urte inguru euskal enpresarik aitzindarienak kanpoko merkatuetan saltzen ezezik, bertan kokatzen ere hasi zirenean, edozenbat kritika jaso zuten, langile merke eta irabazi errazen bila euskal gizarteari bizkar ematen ari ote ziren. Geroztikako aurrenengo krisialdi latzak frogatu du, aldiz, merkatua nazioartean zabaltzearen abantailarik handiena ez dela fakturazioa gehitzea, arriskuak gutxitzea baino. Beste modu batez esanda, ahalik eta nazioarteko merkaturik gehienetan saltzen duen enpresaren balio erantsia ez da bezeroak erruz gehitzea, bezeroak dibersifikatzea baino. Hau da, arrakastaren muina ez da merkatu guztietan saldu ahal izatea, krisiak merkatu guztietan aldi berean jo ezina baino. Ondorioz, nazioarteko merkatuaren aldeko apustua ez da sorterriaren kaltetan, mesedetan baino. Segurtasun sarea alegia.

alde 0    kontra 0
Amatiño


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia