Astekaria

 Ezpalak 

Richard Eyreren “The Other Man” filmak zabalduko du Zinemaldia

Antonio Banderas, Liam Neeson, Laura Linney eta Romola Garai dira Richard Eyre ingelesaren The Other Man filmeko protagonistak. Hark emango dio hasiera Donostiako Zinemaldiaren 56. edizioari hilaren 18an. Eta Rian Johnson estatubatuarraren The Brothers Bloom filmak itxiko du 27an. Adrien Brody eta Rachel Weisz dira pelikula horretako aktore nagusiak. Bestalde, Zabaltegiren inaugurazioan Penelope Cruz eta Woody Allen izango direla adierazi dute antolatzaileek. Baita Urrezko Maskorra irabazteko hautagaien artean zuzendari ezagunak daudela: Michael Winterbottom britainiarra, Daniel Burman argentinarra, Courtney Hunt amerikarra eta Kim Ki-duk hegokorearra, besteak beste.

Jon Torner

Jon Torner


2150. alea
2008-09-14
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia