Astekaria

 Bero-beroan 

Hizkuntz ereduen erreformaren ordua

EAEko lau urteko Legealdiari ez zaio asko falta bukatzeko eta hizkuntz ereduen lege proiektua biziarazi nahian dabil Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Udako geldialdia pasata alderdi politikoekin, hezkuntza eragileekin eta sindikatuekin ari da negoziazioetan sailburua. Azken txanpa baliatu nahi du Camposek, baina ez dauka erraza. PPren eta PSE-EEren ezetza badauka. Arabako PSE-EEko idazkari nagusi Txarli Prietok, esate baterako, Jaurlaritzaren egitasmoa inposatua, erradikala eta sektarioa dela adierazi du. Bestalde, dirudienez, EAk eta EAJk proposatutako erritmoak ez dira berak. Lege proiektuak zehaztasun ikaragarririk ez du, baina oro har esanda, orain arte ezagutu dugun A, B eta D hizkuntz ereduen eskema bertan behera geratuko litzateke. Eredu bakarra izango genuke, ikastetxeek gutxienez irakasgaien %60 euskaraz eskaini beharko lukete. Portzentajea alda daiteke udalerriko biztanleen %80 baino gehiago elebiduna denean. Era batera ala bestera, lege proiektuaren helburua oraingo bera da; ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan EAEko bi hizkuntza ofizialak menderatzea. A, B eta D ereduekin ez da lortu, eredu berriak –onartzen bada eta nolakoa onartzen den– erakutsi beharko du.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2150. alea
2008-09-14
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia